Aznar Innova enpresak pijama eta barruko arropen hainbat marka kudeatzen ditu, eta marka horietako batzuk Karkizano mertzerian ere saltzen dituzte. Ainhoa Uriguen Karkizanoko arduradunak Eguberrietako eskaparatea prestatzeko erabili zituen marka horietako produktuak, eta lehiaketan parte hartzea erabaki zuen. Finalerako sailkatu den hamar lehiakideetako bat da Karkizano. Orain herritarren botoekin erabakiko da irabazlea, eta urtarrilaren 14a da botoa emateko azken eguna.
Parte hartzeko, Facebookeko Karkizanoren orrialdean 'Atsegin dut' botoiari klik egin behar zaio.