Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 11 24 zozketa elgoibar klik bonua elgoibar udalaElgoibarko Udalak, Txankakua Elgoibarko Merkatariak elkartearekin batera, Elgoibar Bizi-Bizixa erosketa-bonuen azaroko zozketako sarituen berri eman du.

Azaroaren 10etik 18ra bitartean www.elgoibarklik.eus webgunean eta herriko establezimenduen sare sozialetan erosketak egin dituztenen artean egin dute zozketa. Sare sozialetan parte hartu zutenen artean 30 euroko bost bono zozatu dituzte, eta erosketak online egiten zituztenen artean 30 euroko bi bono, irabazle bakarrarentzat.

Udaletik jakitera eman dutenez, 160 lagunek hartu dute parte zozketan, eta honako hauek izan dira saridunak: Nahia Abad, Eider Mujika, Elena Barua, Joana Ibarluzea, Susana Mancisidor eta Olatz Agirre.

Udaletik zehaztu dutenez, ekimen honen helburua da www.Elgoibarklik.eus plataforma eta sare sozialak ezagutaraztea, erabilera handitzeko, eta horrela Elgoibarko negozioetan kontsumoa bultzatzeko, "tokiko hiri-ekonomia bultzatuz".

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza