Debabarreneko pintxorik onenaren saria lortu du Viento Surrek ‘Bacalaos Alkorta’ Pintxo Lehiaketan

Barren.eus 2021ko aza. 23a, 17:25

‘Bacalaos Alkorta’ Pintxo Lehiaketaren laugarren ekitaldiko finala jokatu zuten zapatuan Eibarren. Viento Sur gastroteka ordezkatu zuen Dorelin Castillok bi sari irabazi zituen.

Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako bakailu pintxo lehiaketen aurtengo irabazleek hartu zuten parte Elgoibarko “Bacalaos Alkorta” enpresak antolatutako pintxo lehiaketaren finalean. Sukaldariek jendearen aurrean prestatu zituzten lehiaketarako pintxoak Errebal plazan, eta epaimahaikideek epaitu zituzten gero. Josema Azpeitia (Ondo Jan), Tiburcio Eskisabel (Tiburzio jatetxekoa), Iñigo Kortabitarte eta Arzak-en laborategiko Xabier Gutierrezek osatu zuten epaimahaia, antolatzaile lanetan ibili den Mireia Alonsorekin batera.

Irungo Danako jatetxeko sukaldaria den David Rodriguezek aurkeztutako pintxoari eman zioten lehen saria, 'Bokalao' izeneko pintxoari esker. Sari nagusiaz gainera, “Bakailaoaren tratamendu onena” saria ere irabazi zuen.

 • Bi sari Viento Sur gastrotekarentzat
Eskualdeko sukaldariak ere lehiatu ziren eta Elgoibarko Viento Sur gasrotrekako Dorelin Castillok aurkeztutako pintxoa aukeratu zuten Debabarrenako onena. “KM0 produktuen aurkezpen onena” saria ere eskuratu zuen, gertuko produktuak erabiliz eginiko pintxoen artean.

2021 11 20 bacalaos alcorta pintxo lehia eibar dorelin castillo lehian

2021 11 20 bacalaos alcorta pintxo lehia eibar dorelin castillo pintxoa

2021 11 20 bacalaos alcorta pintxo lehia sarituak eibar dorelin castillo

2021 11 20 bacalaos alcorta pintxo lehia sarituadanak eibar dorelin castillo

Finaleko irudiekin honako bideoa osatu du Eibarko ...eta kitto! toki komunikabideak

 ∞Lotura duten albisteak: