ArTalde elkarteak antolatuta, artisauen azoka txikia egin zuten joan den zapatuan, Maalako parkean.
ArTalde artisau taldeak zortzigarrenez antolatu du Elgoibarko artisauen azoka. Era guztietako artisau lanak erakutsi zituzten zapatian Maalako parkean: bitxiak, ohialak, margoak eta xaboiak, besteak beste.
Aurtengo edizioan hamar artisauk hartu dute parte: Xarlem, Magi, Bitxibitxi, Darama bitxiak, Azpis bags, Bitxi Bizi Bitxi, Zu+Ni, Emi Nogales, Nieves Maidagan, Ana Mosacula.