Elgoibarko artisauen azoka egingo dute Maalako parkean

Barren.eus 2021ko urr. 20a, 11:58

Urriko azken zapatuan egiten hasi ziren Elgoibarko artisauen azoka 2014an, eta aurten ere egingo dute, urriko azken aurreko zapatuan izango bada ere,  ArTalde elkarteak antolatuta.

Zapatu honetan, urriak 23, egingo dute Elgoibarko artisauen azoka, Maalako parkean.

Elgoibarko artisauek hartuko dute parte, eta besteak beste, bitxiak, ohialak, margoak eta xaboiak erosteko aukera egongo da. 10:00etatik 14:00ak aldera jarriko dituzte postuak.

Aurtengo edizioan hamar artisauk hartuko dute parte:

  • Xarlem, Magi, Bitxibitxi, Darama bitxiak, Azpis bags, Bitxi Bizi Bitxi, Zu+Ni, Emi Nogales, Nieves Maidagan, Ana Mosacula.