Udazkeneko kanpaina honetan, Udalak 30.000 euro inbertituko ditu eta 3.000 merkataritza- bonu aterako ditu. Bonoei esker, herritarrek %30eko deskontua eskuratu ahal izango dute. Establezimenduetan erosi beharko dira bonuak, erosketa egiterako unean bertan, edota aurrez. Erosketak 5 eurokoak izan beharko dira gutxienez, eta gehienez, 60 eurokoak izan daitezke. 5 euroko balioa duten erosketetan 1,5 euroko dirulaguntza emango du Udalak; 10 eurokoentzat, berriz, 3 eurokoa; 20 euroko erosketetan, 6 eurokoa, eta 30 eurokoetan 9 euroko dirulaguntza.
Udalak aurreratu du 3.000 bonoak modu ekitatiboan banatuko dituztela izena ematen duten establezimenduetan, eta gaineratu du kanpaina honetatik at geratu direla farmaziak, estankoak, gasolindegiak, apustuak egiteko establezimenduak, elikagaien saltokiak, azalera handiko saltokiak eta 15 langiletik gorakoak.
Merkatariek urriaren 20ra arteko epea dute izena emateko eta eskaera www.elgoibar.eus-en egin behar dute.
Hona hemen, Bizi-Bizixa erosketa-bonuen kanpaina egiteko dirulaguntzen oinarri arautzaileak -PDF-