Milanen aurkeztu dute Makina-Erremintaren Biurtekoa

Barren.eus 2021ko urr. 7a, 15:34

Ekainaren 13tik 17ra BECen egingo duten Makina-Erremintaren Biurtekoa aurkeztu dute gaur Milanen, EMO azokaren barruan. Biurtekoa makina-erremintaren sektorearen suspertze-maila neurtuko duen termometroa izango dela esan dute.

Makina Erremintaren sektorean Milango EMO azoka da garrantzitsuena Europan. Han, 34 herrialdetatik joandako 700 enpresa batu dira, tartean 24 euskal enpresa. Industria azoketara ere normaltasun berria iristen ari dela erakutsi du Milango azokak eta bertan aurkeztuko dute BEC erakustazokan egitekoak diren Makina-Erremintaren Biurtekoa. Azoka 4.0 industria ekonomikoki dinamizatzeko hitzordu estrategikoa izango dela nabarmendu dute aurkezpen ekitaldian.

Ondorengoek hartu dute parte ekitaldian: Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua; Xabier Basañez, Bilbao Exhibition Centreko zuzenda ri nagusia; Xabier Ortueta, AFM Klusterraren zuzendari nagusia; eta Pello Rodríguez, DanobatGroup-en zuzendari nagusia eta Corporación Mondragón Mondragón-en presidenteordea.

“Nazioarteko mugikortasunaren irekierak aukera eman digu EMO Milan honetan biltzeko, makin makina-erremintaren industria puntakoena erakusteko, eta erakusleiho hau baino zer hoberik gure hitzordu industriala aurkezteko: Makina-Erremintaren Nazioarteko Bienalaenala. Hitzordu hori ilusio berrituarekin ospatuko dugu 2022an, 2020a bertan behera uzteak sektorearentzat ekarri zuenaz jabetuta eta galdutakoa berreskuratzeko ez ezik, jauzi kualitatibo bat emateko eta Euskadi etorkizuneko olatuan kokatzeko prest, herrialde industrial berritzaile eta nazioarteko erreferentzia gisa”, adierazi du Arantxa Tapiak Soraluzeko standean egindako hasierako ekitaldian.

2024rako duten helburuaren berri ere eman du sailburuak: susperraldi ekonomikoarekin Barne Produktu Gordinean industriaren eta zerbitzu aurreratuen pisua handitzea, manufaktura-ahalmena zerbitzu aurreratuen eskaintzarekin uztartuz. Tapiaren berbetan industria berritu, moderno, digital, inklusibo eta jasangarria edukitzea da jomugako helburua. "Basque Industry 4.0 estrategia garatzen eta hobetzen jarraituko dugu, eraldaketa digitalaren testuinguruan, Data Center bat sortuz, zeinak Basque Cibersecurity Center Center-ekin es kutik jardungo duen, bai ala ez”, azaldu du.

2022ko Biurtekoa merezi duen moduan ospatzea eta gogoratzea espero duela esan du Tapiak, eta punta punta-puntakoa izatea "etorkizuneko Euskadiko gihar teknologikoa erakusteko”.

AFM Klusterraren zuzendari nagusi Xabier Ortueta baikor dago Biurtekoari begira. “Itxaropen eta ilusio handia dugu BIEMHen edizio berri honetarako. Hilabete asko azokarik gabe eman ondoren, bezeroak berreskuratzeko eta berriro ikusteko ekitaldi bat izatea espero dugu. Gure fabrikatzaileek beti izan dute konpromiso handia BIEMHekin, eta, aurten ere, azoka-esparrua makinaz eta merkaturako proposamen interesgarriz beteko da, baita teknologia aurreratuan inbertitzeko gogoa duten bisitariz ere. Produktibitatea, jasangarritasuna eta digitalizazioa dira oraingo hitz nagusiak”.

Pello Rodríguezek, DanobatGroup-eko zuzendari nagusiak eta Corporación Mondragónen presidenteordeak, adierazi duenez, BIEMH erakusleihoak jatorrizko merkatuan dauzkagun gaitasunak ezagutarazteko aukera ematen die, posizionamendua indartzeko; eta, bezeroak eta hornitzaileak erakartzeko. Halaber, uste osoa du COVID-19aren ondorengo garaian industria-jarduera suspertu egingo dela eta aukera berriak agertuko direla, ziurgabetasuna nagusi den arren: “Gure ustez, aukera berriak sortuko dira, eta DanobatGroup-ek lanean jarraituko du fabrikazio aurreratuan eta digitalizazioan erreferentzia izateko. Izan ere, DanobatGroup-en ezaugarri nagusia da epe luzera begiratzen duela, eta, horri esker, fabrikazio industrialaren eraldaketekin aurrera egiteaz gain, etorkizuneko erronkei aurrea hartu ere egiten die, negozio-eredu jasangarri batean oinarrituta, hitzaren zentzurik zabalenean".

∞Lotura duten albisteak: