Ehun euroko sei erosketa bono banatu ditu Txankakuak stock kale azokan erosketak egin zituztenen artean

Barren.eus 2021ko urr. 6a, 08:40

Joan den barikuan eta zapatuan egin zuten Stock Kale Azokan erosketak egin zituzten bezeroen artean 100 euroko sei erosketa bono zozkatu ditu Txankakuak, eta agertu dira saridunak.

Txankakua merkatari elkarteko merkatariek denden atarietara atera zituzten produktuak stock azokan, eta eguraldia lagun, jende ugari ibili zen. Stock kale azokan erosketak egin zituztenen artean ehun euroko sei erosketa bono zozkatu zituzten, eta hauek izan dira irabazleak:

  • Garazi Sampedro
  • Luis Rubio
  • Nieves Rabancho
  • Unai Mir
  • Amaia Sastre
  • Bego Iriondo

∞Lotura duten albisteak: