Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 10 01 stock azoka kalean elgoibar errosario barrenGaur eta bihar komertzioen atarietara aterako dituzte salgaiak eta eskaintzen dituzten zerbitzuak Txantxakua Merkatari Elkarteko makina bat establezimenduk, euren jeneroa prezio baxuetan saltzen. Eguraldia lagun, jendetza ibili da lehen orduetan.

 Goizez, 10:00etatik 13:00etara egingo dute azoka, eta arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara. Stock kale azokan egindako erosketa bakoitzeko, bezeroak txartel bat jasoko du eta zozketan parte hartuko. 600 euro banatuko dituzte saritan guztira (100 euroko sei sari) eta astelehenean jakinaraziko dituzte zenbaki sariduna.

Parte hartuko duten dendak honakoak dira: Aranburu bitxi-denda, Arauri lurrindegia, Bizkor bizikletak, Casa Astigarraga, Cristina Garcia-estetika eta terapia naturalak, Ecenarro lenceria, Ene Bada, Ikus optika, Fer TT, G & M jantzi denda, Garate jantzi-denda, Goiara, Ipintza margoak, Iria moda, Iriondo Kirolak, Karkizano, Lagunak koltxoi denda, Lete, Moma jantzi denda, Nalai oinetakoak, Olaia Martinez estetika zentroa, Pitxintxu, Sara jantzi denda, Uzuri Optika.

2021 10 01 stock azoka kalean elgoibar barren

2021 10 01 stock azoka kalean elgoibar barren 1

2021 10 01 stock azoka kalean elgoibar errosario 1

∞Lotura duten albisteak:

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza