Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 09 29 2021 03 05 stock kale azoka txankakua elgoibarHerriko 25 merkatarik parte hartuko dute urriaren 1ean eta 2an egingo den Stock kale azokan. Jende pilaketak saihesteko, dendariek denda atarietara atarako dituzte euren produktuak eta prezio merkeagoan salduko dituzte.

Goizez, 10:00etatik 13:00etara egingo dute azoka, eta arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara. Stock kale azokan egindako erosketa bakoitzeko, bezeroak txartel bat jasoko du eta zozketan parte hartuko. 600 euro banatuko dituzte saritan guztira (100 euroko sei sari) eta astelehenean jakinaraziko dituzte zenbaki sariduna.

Parte hartuko duten dendak honakoak dira: Aranburu bitxi-denda, Arauri lurrindegia, Bizkor bizikletak, Casa Astigarraga, Cristina Garcia-estetika eta terapia naturalak, Ecenarro lenceria, Ene Bada, Ikus optika, Fer TT, G & M jantzi denda, Garate jantzi-denda, Goiara, Ipintza margoak, Iria moda, Iriondo Kirolak, Karkizano, Lagunak koltxoi denda, Lete, Moma jantzi denda, Nalai oinetakoak, Olaia Martinez estetika zentroa, Pitxintxu, Sara jantzi denda, Uzuri Optika.

 

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza