Elgoibarko 42 tabernak jasoko dute Udalak emandako 1.200 euroko dirulaguntza zuzena

Barren.eus 2021ko uzt. 22a, 12:01

Udalak emandako datuen arabera, egun 45 taberna daude Elgoibarren, eta horietatik 42k jasoko dute 1.200 euroko diru-laguntza.

Covid-19ak izandako eragina arintzekosustapen plana jarri zuen martxan Elgoibarko Udalak 2020ko apirilean, eta hilabete hauetan ostalari eta merkatariekin elkarlanean aritu da Udalak, dirulaguntza lerro desberdinak adosteko. Elkarlan horri esker, 2021eko aurrekontuetan 120.000 euroko partida erreserbatu zuen Udalak, diru-laguntza bidez, sektoreka banatzeko. Hala, ostalariei emandako laguntza honetara 50.400 euro bideratu ditu.

Udalak emandako datuen arabera, egun 45 taberna daude Elgoibarren, eta horietatik 42k jasoko dute 1.200 euroko diru-laguntza. Zehaztu dutenez, dirulaguntza deialdia atera zutenean, tabernetako bat itxita zegoen, eta ezin izan zuen eskaera egin. Hala, Elgoibarko 44 tabernek eskatu zuten diru-laguntza, eta Udalak 42ren eskaria onartu du. Laguntzarik gabe geratu diren bi tabernek ezin izan dute jaso, Udaletik esandakoaren arabera, eskaria egiteko momentuan ez zituztelako ordainketak egunean Udalarekin.

∞Lotura duten albisteak: