Astebete aurreratu dute hileko azken zapatuko nekazaritza eta abeltzantza feria

Barren.eus 2021ko uzt. 21a, 14:30

Uztaileko azken zapatua hilaren 31n izango da, San Inazio egunean, hain zuzen ere, eta jai eguna denez, zapatu honetan, uztailaren 24an, egingo dute hileroko feria.

Covid-19a dela eta, oraingoan ere ez dute txoznarik jarriko, eta umeentzako tailerrik ere ez dute egingo. Hortaz, 9:00etatik aurrera, Elgoibarko baserrietako produktuak erosteko aukera izango da Kalebarren plazan. Basartesoroeta (Basueta) eta Lizundia Txabola baserrietako produktuak eta Nagore Dorronsororen eztia erosteko aukera izango da, besteak beste. Eguerditik aurrera, berriz, ganadu feria egingo dute Aita Agirre plazan.