Elgoibarren enpresa berriak ezartzeko diru laguntza deialdia

Barren.eus 2015ko aza. 11a, 14:28

Elgoibar Ekinean izeneko funtsa jarri du martxan Elgoibarko Udalak. Horren bidez Elgoibarren kokatuko diren enpresa proiektuak diruz lagunduko dira. Elgoibarren enpresa berriak jartzeko asmoa duten ekimenak sustatu eta diruz lagundu nahi ditu udalak. 

Negozioa martxan jartzeko gastuen %75 jasoko dute enpresa proiektuek. Proiektu bakoitzeko, gehienez ere, 5.000 euro banatuko dira industria alorrekoak izanez gero. Industriakoak ez diren proiektuetan, berriz, 2.500 euro banatuko dira guztira. Diru laguntza horiek osatzen duten diru partida 2015eko aurrekontuetan jasota dago, eta 15.000 euroko saldoak osatzen du guztira. Kasu guztietan, laguntza jaso ahal izateko, Debegesak bideragarritasun planari oniritzia eman behar dio.

Eskariak aurkezteko epea azaroaren 30ean amaituko da. Diru laguntzak jasotzeko betebeharrak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren 199. zenbakian argitaratu dira (urriaren 19ko datarekin).

Lotura duten albisteak: