TicketBAI sistemaren inguruko informazio saioa antolatu dute Mendaron

Barren.eus 2021ko uzt. 6a, 11:47

TicketBAI tresnaren inguruko xehetasunak ezagutzeko aukera izango dute herriko profesionalek Mendaroko Udalak eta Merkataritza Ganberak antolatu duten informazio jardunaldian.

Uztailaren 13an, martitzena, izango da informazio saioa, Mendaroko udaletxeko udalbatza aretoan, 15:00etatik 17:00etara. Honakoa landuko dute:

  • Zer da Ticket Bai?
  • Zein da jarraitu beharreko ibilbidea? Zer gauza hartu behar dira kontuan?
  • Aplikazio egutegia

Parte hartu nahi izanez gero, izena eman beharko da, kultura@mendaro.eus helbidera mezua idatzita edota 685 720 010 telefono zenbakira deituta, uztailaren 9a baino lehen.

TicketBAI –aurrerantzean TBAI– Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak batera abiatutako proiektua da, eta horren helburua da "betebehar legalak eta arlo teknikokoak ezartzea". TBAI indarrean jartzen denetik aurrera –2022ko urtarrilaren 1ean jartzea aurreikusten dute–, jarduera ekonomiko bat egiten duten pertsona guztiek fakturazio softwarea erabili beharko dute, eta horren erabileraren inguruan arituko dira informazio saio hauetan.
Sistema berri honi esker, foru-ogasunek kontrolatu ahal izango dituzte zergadunen jarduera ekonomikoen dirusarrerak, eta bereziki, azken kontsumitzaileak, azken bezero diren jarduerenak. Era berean, informazio hori erabiliko da zergadunek zerga betebeharrak bete ahal izan ditzaten. Izan ere, fakturen eta tiketen gaineko kontrolerako tresna izango da TBAI.