60 erosketa-bonu zozkatuko dituzte uztailean

Barren.eus 2021ko uzt. 1a, 19:05

Elgoibarko Udalak eta Txankakua merkatari elkarteak 60 erosketa-bonu zozkatuko dituzte uztailean, www.elgoibarklik.eus plataformaren bidez.

 

Promozioa bizi-bizixa erosketa-bonuen asteroko zozketa izango da: uztailaren 7, 14 eta 21ean. Astero, 30 euroko 20 bonu zozketatuko dituzte, kanpaina osoan 60 bonu. Sare sozialetan, elgoibarklik.eus webgunean eta plataforman egiten diren erosketen artean zozkatuko dituzte bonoak, zozketa honen helburua www.elgoibarklik.eus plataforma eta honi lotutako sare sozialak ezagutaraztea dela azaldu baitute sustatzaileek, "erabilera handiagoa lortzeko eta, horrela, Elgoibarko negozioetan kontsumoa bultzatzeko, tokiko hiri-ekonomia bultzatuz".

 Parte hartzeko hiru modu egongo dira:

  1. Zozketa Elgoibarklik.eus sare sozialetan: Instagramen edota Facebooken kontu bat duten 18 urtetik gorako pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute. Asteroko zozketa bakoitzean parte hartzeko nahikoa da honakoa: Elgoibarklik.eus profila jarraitzea Instagramen eta/edo Facebooken, astero zozketa bakoitzerako egindako argitalpenari "gustatzen zait" ematea, eta beste erabiltzaile bati etiketa jartzea argitalpen horretan iruzkin bat eginez. Urrats horiek aste bakoitzerako zehaztutako epean antolatzen diren zozketa bakoitzean parte hartzeko egin behar dira. Pertsona bakoitzak nahi beste aldiz parte hartu ahal izango du zozketa bakoitzean.
  2. Zozketa www.elgoibarklik.eus plataforman. Elgoibarklik.eus plataforman iruzkin bat egiten duten 18 urtetik gorako pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute. Asteroko zozketa bakoitzean parte hartzeko nahikoa da: plataformaren "Bezeroentzako arreta" atalean sartzea (https://www.elgoibarklik.eus/bezeroarentzako-arreta), harremanetarako datuak uztea (izena eta abizena eta harremanetarako telefonoa), plataformari buruzko iruzkina idaztea: hobetzeko iradokizunak, atal gogokoenak, aldaketak, faltan sumatzen diren gauzak. Baliodun informazio gisa soilik onartuko dira iruzkin horiekin lotutako informazioak. Zozketatik kanpo geratuko dira iruzkin osatugabeak, loturarik gabekoak edo garrantzirik gabekoak.
  3. Online erosketen arteko zozketa www.elgoibarklik.eus helbidean: Elgoibarklik.eus bidez online erosketaren bat egin duten 18 urtetik gorako pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute. Asteroko zozketa bakoitzean parte hartzeko, nahikoa da online erosketaren bat egitea Elgoibarko saltokiren batean, plataformako "online salmenta" atalean (https://www.elgoibarklik.eus/merkataritza/online-salmenta/), eta harremanetarako datuak uztea: izena eta abizena eta harremanetarako telefonoa.

Antolatzaileek zehaztu dutenez, zozketa bakoitzeko irabazleak ausazko hautaketa baten bidez aukeratuko dira, parte-hartzaile guztien artean. Zozketa bideoz grabatuko da eta edozein interesdunen eskura jarriko da. Elgoibarko Udala sarituekin zuzenean jarriko da harremanetan.

∞Lotura duten albisteak: