Baserritarren postuak eta ganadu feria, hil bukaerako ferian

Itsaso Aramendi 2021ko eka. 25a, 12:57

Hil bukaerako nekazaritza eta abeltzantza feria egingo dute zapatuan, ekainak 26, Kalebarren eta Aita Agirre plazetan.

Pandemia dela-eta, hil honetako azokan ere baserritarren postuak bakarrik jarriko dituzte Debemen elkarteak Udalarekin elkarlanean antolatzen duen azokan. Ez da egongo ez haurren tailerrik, ezta elkarteek jartzen duten tabernarik ere. Baserritarrek 9:00etatik 14:00etara bitartean salduko dituzte euren produktuak Kalebarren Plazan. Honako hauek hartuko dute parte:

  • BASARTESOROETA BASERRIA (Basueta): Barazkiak …
  • NAGORE DORRONSORO: Eztia
  • LIZUNDIATXABOLA BASERRIA: Barazkiak….
  • “LIZAGASAR”: Menbrilloa, sagar purea, mermeladak, zukua, sagardoa…

 • Ganadu feria
Baserritarren salmenta postuez gainera, joan den hilean berriro ere martxan hasi zen ganadu feria ere egongo da. Feria hau, COVID19ak sortutako egoera dela eta, bertan behera geratu zen, beste ekintza asko bezala, 2020ko martxoan. Ganadu feria 15:00etatik 18:00etara egingo dute, Aita Agirre plazan.

2021 06 25 feria elgoibar barazkiak debemen