Herriko 41 saltokik hartuko dute parte bonu komertzialen laugarren kanpainan, ekainaren 21etik uztailaren 30era

Barren.eus 2021ko eka. 20a, 20:07

‘Elgoibar Bizi-bizixa’ bonoak astelehenetik, ekainaren 21etik, aurrera eskuratu ahal izango dira kanpainara batu diren herriko 41 saltokietan. Herritarrak %30eko deskontua eskuratu ahal izango du egindako erosketetan.

Herritarrentzako bonu komertzialen laugarren kanpaina da honakoa, eta merkataritza saltokietan erabili ahal izango dira bonoak. Elgoibarko Udalak 30.000 euro jarri ditu kanpaina honetarako eta 3.000 merkataritza-bonu atera dituzte. Herritarrak %30eko deskontua eskuratu ahal izango du egindako erosketetan. Kanpainara batzeko aukera izan dutev saltokiek, joan den maiatzaren 12az geroztik, eta 41 saltokik eman dute izena. Bakoitzean 71 bono daude eskura. Herritarrek, bonuak, establezimenduetan erosi behar dituzte erosketa egiterako unean bertan. Udalak kartelak banatu ditu kanpainako saltokiak identifika daitezen.

Atxikitako establezimenduetan egindako gastuak, gutxienez, 5 eurokoak, eta gehienez, 60 eurokoak izan daitezke.

  • 5 euroko balioa duten erosketak; Udalak 1,5 euroko dirulaguntza ematen du.
  • 10 euroko balioa duten erosketak; Udalak 3 euroko dirulaguntza ematen du.
  • 20 euroko balioa duten erosketak; Udalak 6 euroko dirulaguntza ematen du.
  • 30 euroko balioa duten erosketak; Udalak 9 euroko dirulaguntza ematen du.

Bonuak 2021eko uztailaren 30era arte trukatu ahal izango dira atxikitako dendetan, baldin eta dendak data horretara arteko bonuak baditu eta horiek merkataritza establezimenduetan erabili ahal izango dira.
Ane Beitia alkateak nabarmendu du Udalak herriko ehun ekonomikoarekiko duen konpromisoa erabatekoa dela. "Laguntza lerro ugari ditugu abian, eta bonoek bi aldeei eragiten die zuzenki: merkataritza eta herritarrak. Aurten 120.000 euro baino gehiago bideratuko ditugu ostalaritza eta merkataritza laguntzeko (bi bono kanpaina eta diru laguntza zuzenak ostalaritzari), eta sektorearekin harremanean gaude etorkizun hurbileko egitasmoak elkarlanean aurrera eramateko”. Elgoibarko Udalak, 2020an, 200.000 euro inbertitu zituen kontsumo bonoen hiru edizioak martxan jartzeko: zehazki, maiatzeko lehen kanpainarako 60.000 euro bideratu ziren, ekainean egindako bigarren kanpainarako 57.000 euro eta urrian egindakorako, 83.000 euro.

Kanpainan parte hartuko duten saltokiak:

  • G&M JANTZIDENDA
  • KARKIZANO
  • MIKELE
  • FARMAZABAL
  • LAGUNAK TEXTIL COLCHONERIA
  • ENE BADA
  • BIOK DEKORAZIOA
  • ASTIGARRAGA GYS SPORT
  • N1 EN ZAPATILLAS
  • PELUQUERIA DONNA ILEAPAINDEGIA
  • CRISTINA GARCIA ESTETIKA ETA TERAPIA NATURALAK
  • GARATE JANTZI DENDA
  • GARBIÑE ESTETIKA
  • KALA LORADENDA
  • GOIARA ELGOIBAR
  • PELUQUERIA IDAMA
  • IRIONDO KIROLAK
  • PITXINTXU
  • FADEK ILEAPAINDEGIA
  • BIZKOR BIZIKLETAK
  • ARAMBURU BITXITEGIA
  • MARA CALZADOS
  • KIMA BIOESTETIKA
  • IRIONDO ALTZARIAK
  • ECENARRO
  • ARAURI LURRINDEGIA ETA ESTETIKA ZENTRUA
  • IPINTZA
  • MASUMIS
  • TX4FITNESS GIMNASIO
  • PELUQUERIA MARIA
  • ZAZPI INFORMATIKA
  • NALAI ZAPATERIA
  • OLAIA MARTINEZ ESTETIKA ZENTROA
  • LETE
  • IKUS OPTIKA
  • SARA JANTZIDENDA
  • MODAS IRIA
  • FERPI MODAK
  • MOMA
  • AGURTZANE ILEAPAINDEGIA
  • UZURI OPTIKA AUDIO