Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 05 26 elgoibar udala ostalaritza laguntzak anebeitia maialengurrutxagaDirulaguntza zuzenak eskatzeko epea zabalik dute Elgoibarko ostalariek. Eskatzaile bakoitzak 1.200 euroko diru-laguntza zuzena jaso ahal izango du.

Elgoibarko Udalak 120.000 euro aurreikusi ditu aurtengo aurrekontuetan herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko, eta horren barruan, ostalarientzako dirulaguntza zuzenak emateko deialdia ireki du. 60.000 euroko partida zuzenduko du herriko ostalaritza indartzera, eta eskatzaile bakoitzak 1.200 euroko diru laguntza zuzena jaso ahal izango du. Kreditua agortu ondoren erantzun gabeko eskaerarik egonez gero, diru kopurua handitzeko konpromisoa agertu du Udalak. Diru laguntza eskaerak elektronikoki aurkeztu beharko dira www.elgoibar.eus webgunean ekainaren 15a baino lehen. Horretarako, baina, beharrezkoa da ziurtagiri digital bat (B@K-Q, NAN elektronikoa, IZENPE txartela…) izatea. Informazio guztia Udalaren webgunean eskuratu daiteke.

 • Udaberriko bono kanpaina, hastear
Udaletik jakinarazi dutenez, gutxi barru jarriko dute abian Udaberriko kontsumo bono kanpaina. Udalak 30.000 euroko inbertsioa egin du 3.000 merkataritza-bonu ateratzeko. Herritarrak %30eko deskontua eskuratu ahal izango du egindako erosketetan.
Bonuak 2021eko uztailaren 30era arte trukatu ahal izango dira atxikitako dendetan, baldin eta dendak data horretara arteko bonuak baditu eta horiek merkataritza establezimenduetan erabili ahal izango dira. 2021eko lehen deialdi honi dagozkion 3.000 bonuak modu ekitatiboan banatuko dira deialdi honi atxikitako establezimendu guztien artean.
Atxikitako establezimenduetan egindako gastuak, gutxienez, 5 eurokoak, eta gehienez, 60 eurokoak izan daitezke.

  • 5 euroko balioa duten erosketak; Udalak 1,5 euroko dirulaguntza ematen du.
  • 10 euroko balioa duten erosketak; Udalak 3 euroko dirulaguntza ematen du.
  • 20 euroko balioa duten erosketak; Udalak 6 euroko dirulaguntza ematen du.
  • 30 euroko balioa duten erosketak; Udalak 9 euroko dirulaguntza ematen du.

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza