Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 05 26 elgoibarklik plataforma irudia webetikElgoibarko Udalak 28.000 euroko laguntza emango dio Txankakuari tokiko merkataritza indartzeko eta Elgoibarklik plataforma digitalaren erabilera sustatzeko.

Covid-19aren ondorioak arintzeko, tokiko merkataritza suspertzeko hainbat ekimen sustatu zituen iaz Elgoibarko Udalak, eta ia 300.000 euro bideratu zituen hiri-ekonomia babestera. Ildo horretatik 28.600 euroko laguntza emango dio orain Udalak Txankakua merkatari elkarteari herriko merkataritza babestu eta bultzatzen jarraitzeko. Laguntza hori bi atal nagusitan banatuko dute: 5.020 euro merkataritza dinamizatzeko ekintzak egitera bideratuko dira, hala nola, kanpaina bereziak, deskontuak, zozketa zein sariak… Gainerako 21.780 euroak, aldiz, iaz martxan jarritako Elgoibarklik plataforma digitala garatzen eta sustatzen jarraitzeko erabiliko dira.

 • Elgoibarklik
2021 05 26 elgoibarklik mobilianUdalak 2020an jarri zuen martxan ElgoibarKlik plataforma, Txankakua merkatari elkartearekin elkarlanean. Plataforma honen helburu nagusia da Elgoibarko saltokiei ikusgarritasuna ematea eta, bide batez, herriko komertzioari salmenta modu berrietara egokitzeko aukera eskaintzea, eta baita, bezeroei erosketak egiteko modu berri bat eskaintzea ere. Udalak 59.000 euro inbertitu zituen, eta dagoeneko, ehun establezimendu baino gehiago sartu dira bertan. Udaletik esan dutenez, 2021ean merkataritzako, ostalaritzako eta zerbitzuetako establezimenduak erakartzeko lanean jarraituko dute, horien partaidetza areagotu eta plataformaren eskaintza udalerriko establezimendu gehienekin osatu ahal izateko. Horrekin batera, “Albisteak” izeneko atala gehituko diote plataformari, horren barruan, herritarrentzako interesgarria den informazioa jasotzeko. Era berean, plataforma ezagutzera eman eta bere erabilera sustatzeko hainbat ekintza aurreikusi dituzte arduradunek: plataformaren profil propioak Facebooken eta Instagramen (asteroko argitalpenekin), ekitaldi desberdinak, online lehiaketak…
Gaur gaurkoz Elgoibarklik plataforman izena eman ez duten ostalaria, merkatari edo zerbitzuek aukera dute oraindik. Horretarako, Txankakua merkatari elkartearekin harremanetan jarri behar da: 943 747 301 telefono zenbakira deituta edo ondorengo e-posta helbidera idatzita: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..

∞Lotura duten albisteak:

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza