Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 004 12 elgoibar bistaElgoibarren, Mendaron eta Soraluzen gora egin zuen langabeziak martxoan. Aldiz, eskualdeko beste hiru herritan behera egin du edo berdin mantendu da langabezia-tasa.

Langabe kopurua eta langabezia-tasa bere horretan mantendu dira martxoan, Debabarrenean, baina datuak desberdinak dira herrika. Hala, eskualdeko hiru herritan egin du gora langabeziak: Elgoibarren, Mendaron eta Soraluzen. Martxoaren amaieran 539 langabe zeuden Elgoibarren, otsailean baino hamalau gehiago. Mendaron 93 langabe erregistratuta zeuden enplegu bulegoetan, aurreko hilean baino hamabost gehiago. Hala, puntu eta erdi igo da bMendaroko batez bestekoa azken hilabetean.

Soraluzen ere gora egin du langabeen kopuruak, aurreko hilean baino lau gehiago zenbatu baidituzte. Aldiz, Eibarren eta Mutrikun behera egin du langabeziak. Kopurutan begiratuta, hamasei langabe gutxiagio kontabilizatu dituzte Eibarren eta hamazortzi Mutrikun. Debak berdin eutsi dio.
Hona hemen Debabarreneko martxoko datuak, herriz herri:

  • Eibar 1.665  (%13,07)
  • Elgoibar 539  (%9,75)
  • Mendaro 93  (%9,40)
  • Deba 193  (%7,24)
  • Mutriku 216  (%8,12)
  • Soraluze 262  (%13,98)
  • Debabarrena 2.968  (%11,22)

Hona hemen Debabarreneko otsaileko datuak, herriz herri:

  • Eibar 1.681    (%13,19)
  • Elgoibar 525    (%9,49)
  • Mendaro 78    (%7,89)
  • Deba 193    (%7,24)
  • Mutriku 234    (%8,79)
  • Soraluze 258    (%13,77)
  • Debabarrena 2.969    (%11,22)

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza