Merkatari txikientzat dirulaguntzak emango ditu Jaurlaritzak

Barren.eus 2021ko mar. 11a, 13:18

15.800.000 euroko dirulaguntza emango du Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak merkataritza txikiaren ekipamendu pertsonalaren azpisektoreari eusteko. Laguntzen tramitazioa telematikoa izango da soilik, eta martxoaren 30era arteko epea egongo da eskaerak egiteko.

Dirulaguntzaren zenbatekoa saltokiko langile kopuruaren arabera ezarriko dute, irizpide hauen arabera: 1 eta 9 langile bitarteko establezimenduak, 4.000 euro; eta 10 edo langile gehiagoko establezimenduak, 4.500 euro. Elgoibar, Eibar, Ermua, Soraluze eta Mendaroko dendek Eibarko Merkataritza Bulego Teknikora jo behar dute, martxoaren 26a baino lehen, 943 206 669 edo 943 254 083 telefono zenbakietara deituta.