Euren salgaiak kalera atera dituzte Txankakuako merkatariek

Barren.eus 2021ko mar. 5a, 14:56

Puxika gorriak dauden lekuan maukak eta denboraldiz kanpoko produktuak prezio baxuagoetan aurkituko dituzte gaur eta bihar Elgoibarko kaleetan dabiltzanek.

Txankakuako 26 merkatarik merkealdia kalera atera dute Stock Kale Azokaren barruan. Denda bakoitzaren kanpoan jarri dituzte postuak, jende pilaketak sahiesteko. Gaur eta bihar, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etik 20:00etara ipiniko dituzte postuak. Kaleak eta establezimenduen atariak puxika gorriekin apaindu dituzte. Azokak irauten duen bitartean gainera, ibilgailentzako itxita egongo dira San Frantzisko, San Bartolome, Errosario eta Santa Ana kaleak.

2021 03 05 stock kale azoka txankakua elgoibar puxikak

 • 300 euroren zozketa
Erosketa txekeen zozketa izaten da Stock Azokaren unerik arrakastatsuenetarikoa. Maalan egin izan dutenetan jendetza batzen zen, ezinbestekoa baitzen zozketa unean Maalan egotea saria jaso ahal izateko. Oraingoan ere egingo dute zozketa, 100 euroko hiru erosketa txeke, hain zuzen ere. Stock Kale Azokan eginiko erosketa bakoitzeko, denda bakoitzak txartel bat emango dio bezeroari, zozketan parte har dezan. Astelehenean jakinaraziko dituzte irabazleak.

2021 03 05 stock kale azoka elgoibar txankakua

2021 03 05 stock kale azoka txankakua elgoibar uzuri

2021 03 05 stock kale azoka txankakua elgoibar ecenarro

2021 03 05 stock kale azoka txankakua elgoibar 1

∞Lotura duten albisteak: