Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 03 01 behargina mekanizatua laneanDebabarreneko herri guztietan egin du behera langabeziak, Mutrikun izan ezik. Guztira urtarrilean baino 45 langabe gutxiago kontabilizatu dituzte eskualdean.

Langabeziaren joera handitzekoa izaten da urtarrilean, eta Debabarrenean gertatu zen moduan, aurtengo urtarrilean ere gora egin zuen langabeziak Hego Euskal Herrian. Gaur argitaratutako datuen arabera, otsailean langabe gutxiago zenbatu dituzte Debabarrenean, eta abenduko maila berean kokatu da atzera ere langabezia-tasa.

Otsailaren amaieran 525 langabe zeuden Elgoibarren, urtarrilean baino lau gutxiago eta %9,49koa da langabezia-tasa, hortaz, %11,22koa den eskualdekoaren azpitik dago. Mendaron 78 langabe erregistratuta zeuden enplegu bulegoetan, aurreko hilean baino hiru gutxiago.

Hona hemen Debabarreneko otsaileko datuak, herriz herri:

  • Eibar 1.681    (%13,19)
  • Elgoibar 525    (%9,49)
  • Mendaro 78    (%7,89)
  • Deba 193    (%7,24)
  • Mutriku 234    (%8,79)
  • Soraluze 258    (%13,77)
  • Debabarrena 2.969    (%11,22)

Debabarreneko urtarrileko datuak, herriz herri:

  • Eibar 1.696 (%13,31)
  • Elgoibar 529 (%9,57)
  • Mendaro 81 (%8,19)
  • Deba 209 (%7,84)
  • Soraluze 271 (%14,46)
  • Debabarrena 3.014 (%11,39)

∞Lotura duten albisteak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza