Otsaileko azken zapatuko azoka egingo dute bihar

Barren.eus 2021ko ots. 26a, 15:08

Elgoibarko Udalak eta Debemen elkarteak antolatuta hileko azken zapatuko azoka egingo dute bihar, hilak 27. Pandemia egoerara moldatuta egongo da azoka, baina berritasunak ere izango ditu.

 Koronabirusaren kontrako murrizketen ondorioz, ezingo dute egitaraua bere osotasunean mantendu, eta ondorioz, ez dira egongo umeentzako tailerrak eta ezta elkarteek jartzen duten txosna ere. Hortaz, baserritarren postuak bakarrik jarriko dituzte: Basartesoroeta baserria (barazkiak, ogia...), Nagore Dorronsoro (eztia) eta estreinako aldiz Lizagasar ekoizleek hartuko dute parte. Hauxe izango da hilabete honetako berrikuntza. Bertako sagarrarekin eginiko produktuak ekarriko ditu Lizagasarrek azokara, besteak beste, sagar gozoa, sagar purea, marmelada, zukua, sagardoa... (ikus beheko irudian)

9:00etatik 14:00ak arte egongo da azoka Kalebarren plazan. Arduradunek jakinarazi dute babes neurri guztiak hartuko dituztela saltzaileen eta baita bezeroen segurtasuna bermatzeko.

2021 02 26 lizasagar ekoizleak elgoibar 2021 02 25 lizasagar elgoibar produktuak