Geroa pentsio planaren argi-ilunak

Barren.eus 2021ko ots. 26a, 10:14

Geroa pentsio planaren ondorioz kaltetuta eta diskriminatuta sentitzen diren hainbat beharginen sentipenak jaso ditu BARRENek aste honetako alean, eta Geroako gerente Virginia Oregik ere eman ditu Geroari buruzko xehetasunak.

1996an ADEGI patronalak eta ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuuek adostuta sortu zuten pentsio plana da Geroa. Langileak hilero bere soldataren portzentaje bat jartzen du pentsio plan horretarako, eta enpresak kopuru bereko ekarpena egiten du langilearen poltsara- Diru hori erretiroa hartutakoan pentsioaren osagarri modura berreskuratzen da. Dirua berreskuratzeko modu horretan dago gakoa.

Jose Mari Lazkano (Getaria, 1953) Klaudio San Martin Elgoibarko enpresako langilea izan zen 1980tik 2017an erretiroa hartu zuen arte, eta azken urteetan enpresako gerentea izan zen, gainera.
Apirilaren 7an hasi zen lanean 1980an, eta egun berean hartu zuen erretiroa, 2017an. 1996tik Geroa Jubilatuen Planerako diru ekarpenak egin izan ditu, Gipuzkoako metaleko gainerako langileek bezala. Erretiroa hartzerakoan pentsioaren osagarri izango zen dirua aurrezteko plana da Geroa. Diru hori berreskuratu nahi izan zuenean eman zioten erantzunaren ondotik hasi zen bere egoera berean zeudenen bila, eta dagoeneko, ia bi mila daude Geroako Kaltetuen plataforman. Horietako hiruren berbak ere jaso ditu BARRENek erreportajean, Jose Ignacio Jauregi, Adolfo Martin eta Jose Luis Agirregomezkortaren lekukotzak, hain zuzen ere.
Virginia Oregi Geroako gerentea da, eta ez du bat egiten Geroaren Kaltetuak plataformako kideen eskariekin. Geroaren filosofia eta funtzionamenduaren berri eman du.

2021 02 26 geroa kaltetuak elgoibar barren b1