Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 02 15 gipuzkoako for aldundia fofimUdalerriek finantzaketarako duten diru iturri nagusia da Udalen Finantzaketarako Foru Funtsa (UFFF), eta berri ona jaso dute Gipuzkoako Udalek, urriko aurre-likidazioan ezarritakoa baino 30,8 milioi euro handiagoa izango baita funtsa.

Gipuzkoako udalerriek 482.048.561 euro jasoko dituzte 2020 urteko Udalen Finantzaketarako Foru Funtsetik (UFFF). Zenbatekoa aurrekontuetan jasotakoa baino txikiagoa da, COVID-19-aren pandemiak eragin duen krisiaren ondorioz, baina urriko aurre-likidazioan ezarritakoa baino 30,8 milioi euro handiagoa da. Ondorioz, zenbateko gehigarri hau UFFFaren hurrengo ordainketan jasoko dute lurraldeko udalerriek. Elgoibarrek urrian aurreikusitakoa baino 484.261,10 euro gehiago jasoko ditu; eta, Mendarok 83.839,52 euro gehiago. Hona bi herriei dagokien 2020ko foru funtsaren likidazioa:

 
Udala 2020ko aurrekontua 2020ko aurrelikidazioa 2020ko likidazioa Likidazio saldoa
ELGOIBAR 8.428.241,53 euro 7.091.562,07 euro 7.575.823,17 euro 484.261,10 euro
MENDARO 1.459.170,82 euro 1.227.753,19 euro 1.311.592,71 euro 83.839,52 euro

 *Herriz-herriko datuak -PDF-

  • Gipuzkoak "espero baino emaitza hobeagoekin" itxi zuela 2020 urtea

Joan den astelehenean, otsailaren 15ean elkartu zen Gipuzkoako Finantza Kontseilua, eta bertan eman zuten 2020 urteko Udalen Finantzaketarako Foru Funtsaren likidazioaren berri. Topaketan parte hartu zuen Ane Beitia Elgoibarko alkateak, Eudelen ordezkari gisa eta baita Bittori Zabala elgoibartarrak ere, Zerga eta Finantza Politiketako zuzendaria baita.
Bilera horren ostean eginiko adierazpenetan, zerga bilketari dagokionean Gipuzkoak espero baino emaitza hobeagoekin itxi zuela 2020 urtea esan zuen Jokin Perona Ogasun eta Finantzetako foru diputatuak. Ondorioz, hobekuntza horrek udalen finantzaketari ere mesede egin dio. “Beti esan ohi dugun bezala, euskal sistema instituzionala arrisku partekatuan dago oinarrituta, onerako eta txarrerako”, nabarmendu zuen Peronak. Eta gogora ekarri zuen, udalek eskuragarri dutela baita ere 2021 urterako Gipuzkoako lurraldeak duen defizit gaitasunaren % 40, hau da, guztien artean 79 milioi euro inguru.

COVID-19aren pandemiak sortutako krisiak eragina izan badu ere 2020koa Gipuzkoak izan duen inoizko hirugarren funtsik handiena dela azpimarratu zuen Peronak, "2018 eta 2019 urteetakoek bakarrik gainditzen baitute". Peronaren ustetan, defizit ahalmenak eta UFFFaren likidaziotik eratorritako baliabide gehigarriek “nabarmen” hobetu dute lurraldeko udalen finantza posizioa eta, gaineratu zuenez, hau berri “benetan positiboa” da Gipuzkoa osoarentzat. “Udalak herritarrengandik gertuen dauden erakundeak dira eta, hori dela eta, finantza ikuspegitik indartsu egotea albiste oso positiboa da gipuzkoar guztiontzat, eskaintzen dituzten zerbitzuak indartzea esan nahi baitu”, azaldu zuen.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza