Hainbat jarduerarekin ospatuko da Emakume eta Neska Zientzialariaren Nazioarteko Eguna Debabarrenean

Barren.eus 2021ko ots. 8a, 15:29

“Debabarrena STEAM”, eskualdeko gazteen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzeko eta bereziki nesken parte-hartzea bultzatzeko helburua duen ekimenaren barruan, hainbat ekimen antolatu ditu Debegesak, STEAM Debabarrena Foroaren eragileekin elkarlanean, datorren otsailaren 11an ospatzen den Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunaren harira.

 Elgoibarrek bat egingo du emakume zientzialarien nazioarteko egunarekin, eta eskualdean ere makina bat ekimen antolatu ditu Debegesak. Egunean bertan, otsailaren 11n, Debabarreneko ikastetxeei zuzendutako topaketa birtuala egingo dute 10:30etan, “Zientziaz gozatu, dibertitu eta ikasi” lelopean. Topaketa honetan Maitane Alonso ikertzaile eta asmatzaile gazteak eta Valpat Youtubeko kanal ospetsuko protagonistak hartuko dute parte. Izen ematea hemen.

Maitane Alonso Monasterio (Sodupe, 2001) elikagaiak nola kotserbatu ikertzen duen proiektu baten asmatzailea da. Hogei urte besterik ez dituen arren, hainbat sari jaso ditu, besteak beste: “Premio Hipatía: Talento joven en la ciencia”, “Premio Mujer Inspiradora Revelación 2019”, “Intel-ISEF Nazioarteko Lehiaketako” sariak edo “MIT Saria” (sari honengatik asteroide batek bere izena darama). Dibulgazio zientifiko eta teknologikoko hitzaldiak ematen ditu, eta nazioarteko ekitaldietan ere parte hartu izan du.

VALPAT STEAM Youtube kanaleko partaideak, Valeria, 12 urteko youtuber zientzialaria eta Patricia, telekomunikazio ingeniariarekin dira. Youtubeko kanal horren helburua da haurrak motibatzea eta inspiratzea, teknologiaren eta robotikaren munduan sartu eta zaletu daitezen. Teknologiako bideo "dibertigarriak" egiten dituzte, haurrek programazioko, robotikako, elektronikako, 3D inprimaketako eta matematikako proiektuekin ikasi eta gozatzeko. Valeria Corralesek “Niña inspiradora del año” saria jaso zuen 2019an.

2021 02 08 emakume zientzialariak eguna otsailak11 Ikastetxeekin ekimena kartela
Arratsaldean, eskualdeko hiritarrei zuzendutako beste topaketa birtual bat egingo dute. ‘STEAM Emakumeak: zientziarekiko eta teknologiarekiko pasioa’ lelopean, eskualdeko emakume zientzialari eta teknologoen mahai-ingurua egingo dute, 16:00etan.  Mahai ingurua jarraizteko interesa dutenek hemen eman dezakete izena. Lorea Arakistain eibartarrak dinamizatuta. Bertan, lau emakumek parte hartuko dute:

  • Amaya Igartua, materialen ekimenen koordinatzailea Teknikerren.
  • Ane Rubio, biokimika eta biologa molekularra.
  • Maialen Arrieta, astrofisika doktorea eta Sorbonne Unibertistatean gaixotasun neurodegeneratiboen bioinformatikaria.
  • Natividad Garcia, ingeniari elektronikoa eta Nabab Consulting-en sortzaile eta zuzendari exekutiboa.

2021 02 08 emakume zientzialariak eguna otsailak11 mahaingurua

Bestalde, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko egunaren inguruan antolatzen diren ekimen ezberdinak biltzeko helburuarekin, BPTD Makers-en webgunean, agenda bat ireki dute. Bertan, eskualdean antolatu diren ekintza ezberdinak ikusi ahal izango dira, eta hauen inguruko informazio guztia eskuragarri egongo da.
Izen-emateak bptdmaker.eus webgunean, albisteak atalean egin daiteke.