Gabonetako zozketako zenbaki sarituen berri eman du Txankakuak

Barren.eus 2021ko urt. 8a, 11:53

Txankakua merkatari elkarteak Gabonen bueltan urtero antolatzen duen zozketako zenbaki irabazleak zein diren jakitera eman du.

Bezeroen artean hamar sari banatu ditu Txankakuak: 500 euroko bi sari eta 100 euroko zortzi sari, 1.800 euro orotara. Saria erosketa txeketan jasoko dute irabazleek, eta Txankakua Merkatari elkarteko dendetan gastatu beharko dute. Txartel sarituen jabeek otsailaren 7ra arteko epea dute irabazitako txartelak aurkezteko. Hona zenbaki sarituak eta erreserbakoak:

          Irabazleak - Saria -  Erreserba

  1. 9.260 500 euro 50.776
  2. 56.221 500 euro 73.449
  3. 86.486 100 euro 69.045
  4. 86.768 100 euro 55.071
  5. 36.941 100 euro 11.582
  6. 4.857 100 euro 17.905
  7. 91.819 100 euro 12.329
  8. 74.416 100 euro 62.797
  9. 44.692 100 euro 40.805
  10. 48.181 100 euro 17.002

∞Lotura duten albisteak: