Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 01 05 elgoibar azken eguzki izpia barrenPandemiak eragina izan du langabezia datuetan, baina pandemia aurreko antzerako kopuruekin amaitu da 2020. urtea Elgoibarren zein Mendaron, eta baita Debabarrenean ere.

Pandemia hasieran, 2020ko martxoan, langabeziak gora egin zuen eta zenbait hilabetez mantendu zen joera hori. 630 langabe (%11,39) izatera ailegatu zen Elgoibar abuztuan, 2020. urteko kopuru handiena. Mendaron, 100 langabetik gora zenbatu zituzten abuztuan eta irailean. Uda ostean beherako joera hartu zuen langabezia tasak eta halaxe jarraitu zuen urte bukaerara arte. Abenduan 510 langabe zeuden izena emanda Elgoibarren [azaroan baino 22 guxiago], bizilagunen %9,22. Urte hasieran, urtarrilean, 500 langabe (%9,04) zeuden izena emanda.

Mendaron 82 langabe kontabilizatu dituzte abenduan, azaroko kopuru berbera. 2020ko urtarrilean 78 ziren.

Hona hemen Debabarreneko abenduko datuak, herriz herri:

  • Eibar 1.662 (%13,05)
  • Elgoibar 510 (%9,22)
  • Soraluze 259 (%13,82)
  • Mutriku 254 (%9,35)
  • Deba 211 (%7,92)
  • Mendaro 82 (%8,29)
  • Debabarrena 2.978 (%11,26)

 

AZAROA (Langabeak Langabezia-tasa)

  • Eibar 1.712 (%13,44)
  • Elgoibar 532 (%9,62)
  • Soraluze 263 (%14,03)
  • Mutriku 215 (%8,08)
  • Deba 205 (%7,69)
  • Mendaro 82 (%8,29)
  • Debabarrena 3.009 (%11,37)

Abenduan jaitsi egin da langabezia Hego Euskal Herrian. SEPEren datuen arabera, 169.877 lagun daude langabeen zerrendan, azaroaren amaieran baino 2.086 gutxiago. Konparaketa duela urtebetekoarekin eginez gero, ordea, langabezia asko hazi da, 2019 amaieran baino 22.517 langabe erregistratu gehiago zeudelako 2020. urtearen bukaeran. 

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza