Txankakuako merkatariek generoa kalera atera zuten eskaintza eta mauka bereziekin

Barren.eus 2015ko urr. 7a, 12:44

Txankakua merkatari elkarteko 19 merkatarik generoa kalera atera zuten Lekueder parkean egin zuten Stock ferian. Era guztietako produktuak erosteko aukera izan zen, eskaintza eta mauka bereziekin. Horrez gainera, 600 euro zozketatu zituzten erosketa txekeetan, eta sei lagunek jaso zuten saria, ehun euroko erosketa txekea.

Herriko merkataritza sustatzeko asmoz, Stock feria antolatu zuen Txankakua merkatari elkarteak zapatuan. Goiz guztian zehar jendetza batu zen Lekueder parkean jarri zuten karpara, baina 14:00etan apenas kabitzen zen lagun bat gehiago karpa barruan. Ordu horretan egin zuten erosketa txekeen zozketa eta urtero legez ikusmin handia sortu zuen. 600 euro zozketatu zituzten erosketa txekeetan, eta sei lagunek jaso zuten saria, ehun euroko erosketa txekea. Hona hemen sarituak: Jesusa Odria, Maria Jose Sandoval, Marian Blazquez, Nekane Carrascosa, Maria Galdos eta Maria Elena Arregi.

  • Hauek dira aurtengo Stock Ferian parte hartu duten herriko komertzioak: Alire estetika, Arauri lurrindegia, Casa Astigarraga, Ecenarro mertzeria, Ene Bada, Evoka Shoes, Ferpi Modak, G&M jantzidenda, Garate jantzidenda, Hazten, Ipintza margoak, Iriondo kirolak, Klitz jantzi denda, Lagunak koltxoidenda, Luvik oinetakoak, MG burdindenda, Moma jantzidenda, Sara jantzidenda eta Skandalo kortse-denda lentzeria.

2015 10 03 stockferia52015 10 03 stockferia4

2015 10 03 stockferia7

2015 10 03 stockferia karpa

2015 10 03 stockferia zozketa

2015 10 03 stock feria

2015 10 03 stock feria2

2015 10 03 stock feria3