Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 12 11 2020 11 05 bonoak ostalaritza udala plaza elgoibar 1Elgoibarko Udalak urrian salmentan jarri zituen ostalaritza bultzatzeko 'On egin!' bonoak (3.250 guztira) trukatzeko epea urtarrilaren 5era arte luzatu du.

Jaurlaritzak ostalaritza ixteko azaro hasieran emandako aginduak eragina izan zuen 'On Egin' bonuen azken kanpainan. Urrian salmentan jarri ziren 3.250 bonoak trukatzeko epea (printzipioz, abenduaren 1era artekoa zena) 2021eko urtarrilaren 5era arte luzatzea erabaki dute orain, Eusko Jaurlaritzak ostalaritzaren zabaltzea dekretatzeko hartutako erabakiaren ondorioz.

Zapatu honetan indarrean jarriko dituzten neurrien berri eman zuen eguaztenean Iñigo Urkullu lehendakariak. Besteak beste, azaroaren 7az geroztik itxita zeuden ostalaritza eta jatetxe jarduerak baimenduko dituzte, intzidentzia-tasa 500 kasutik beherakoa den herrietan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian gaur argitaratu duten 44/2020 DEKRETUAN -PDF-, abenduaren 10ekoa, daude jasota zapatu honetatik aurrera indarrean egongo diren neurri eta xehetasun guztiak.

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza