Azaroan urrian baino 36 langabe gutxiago zeuden Elgoibarren, Lanbidek emandako datuen arabera. Mendaron ere jaitsi egin da langabezia, urrian baino hamabi lagun gutxiago baitzeuden erregistratuta azaro amaieran.
Eskualdeko herri guztietan egin du behera langabeziak azaroan, joan den irailean hasitako joerari eutsiz. Otsaileko langabe kopuruetara itzuli dira Elgoibarko datuak azaroan. 525 langabe eta %9,49ko langabezia-tasa zuen Elgoibarren otsailean, eta hilabetez hilabete kopurua handituz joan ostean, 630 langabe (%11,39) izatera ailegatu zen Elgoibar abuztuan, orain arteko urteko kopuru handiena. Esan bezala, irailean 620ra jaitsi zen, 568 zenbatu zituzten urrian, eta azaroan 532ra (%9,62) jaitsi da.
Antzera gertatu da Mendaron ere. Otsailean 78 langabe (%7,89) zeuden eta 82 azaroan. Abuztuan eta irailean, baina 100 langabetik gora zenbatu zituzten Mendaron.
Debabarreneko langabezia datuak, herriz herri:
- Eibar 1.712 (%13,44)
- Elgoibar 532 (%9,62)
- Soraluze 263 (%14,03)
- Mutriku 215 (%8,08)
- Mendaro 82 (%8,29)
- Deba 205 (%7,69)
- Debabarrena 3.009 (%11,37)
∞Lotura duten albisteak:
- Langabe kopuruak gora egin du uztailean eta abuztuan ere (2020-09-03)
- Langabeziak gora egin du maiatzean Debabarrenako herri guztietan Mendaron izan ezik (2020-06-02)
- Langabeen kopuruak gora egin du Elgoibarren eta Mendaron ere, baina EAEko langabezia-tasak izaniko igoeraren azpitik nabarmen (202-04-04)
- Elgoibarko eta Mendaroko langabezia-tasak eskualdeko batazbestekoaren azpitik (2020-02-04)