Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 12 04 txankakua gabonetako kanpaina aurkezpena elgoibar kalebarrenUrtero egiten duten Gabonetako kanpaina aurkeztu du Txankakua Elgoibarko Merkatarien Elkarteak. Jakina denez, gainerako guztia moduan desberdinak izango dira Gabonak eta Txankakuaren kanpainak ere izango ditu berezitasunak.

"Berriro ere hurbiltasuna, konfiantza edo adiskidetasuna moduko baloreak bistaratu nahi ditugu, saltoki txikien garrantzia agerian jartzeko eta tokiko dendek herriari bizia ematen dietela azpimarratu", adierazi dute Txankakuako ordezkariek Gabonetako kanpiana aurkezteko egin duten agerraldian. 

Elgoibarko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin antolatu duten aurtengo kanpaianaren barruan, bideo bat argitaratu dute (beherago ikus dezakezue), kaleak eta dendak Eguberriko ukituaz apainduko dituzte eta bezeroentzako zozketa bat antolatu dute eta opari txiki bat ere emango diete. "Urte hau urte zaila izaten ari da guztiontzat, eta oraindik asko dugu gainditzeko. Hala ere, merkatariok herritarrei esan nahi diegu garrantzitsuak sentiarazi gaituztela, eta bi hitz esateko beharra sentitu dugu: eskerrik asko. Eskerrik asko gure dendetan izan diren guztiei, eskerrik asko egunero egoteagatik, eta zuekin izaten jarraitzea espero dogu. Inoiz baino gehiago baidakigu elkarren ondoan behar dugula orain. Honako mezu hau zabaldu nahi du Txankakuak: "Elgoibarren bizi. Erosi. Herriak irabazi".

 • 1.800 euro, erosketa-baleetan
Kaleak moketa gorri batekin eta Gabonetako zuhaitz batekin apainduko dituzte, "Gabonetako ispiritua islatzeko". Kanpainak dirauen bitartean Txankakuako kide diren komertzioetan erosketak egiten dituzten bezeroek 1.800 euroko zozketa batean hartuko dute parte. Guztira hamar sari banatuko dituzte, erosketa-baleetan. 500 euroko bi sari eta 100 euroko zortzi sari. Era berean, hainbat opari ere banatuko dituzte bezeroen artean.

2020 12 03 txankakua moketa gorria lete elgoibar

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza