ElgoibarKlik plataforma digitalean izena emateko epea ireki dute

Barren.eus 2020ko aza. 26a, 13:54

'Elgoibarklik' Elgoibarko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresa guztiak bateratuko dituen plataforma digital bat izango da; erakusleiho bat, alegia, herritarrek, "Elgoibartik irten gabe, behar dutena aurkitu ahal izan dezaten".

'ElgoibarKlik' plataforman parte hartu nahi duten Elgoibarko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuek, abenduaren 10era arte izango dute izena emateko aukera.

Plataforma digital honetan, enpresen informazioa erakusteaz gain, sail bat izango da on-line edo whatsapp bidez salerosketak egin ahal izateko.
Udal arduradunek nabarmendu dute aukera "bikaina" dela herriko enpresek sarean presentzia izan dezaten. Gainera, laguntza pertsonalizatua emango diete digitalizazio prozesua behar bezala bideratzeko.
 • Negozio guztiei irekia
Elgoibarko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu guztiek parte hartu ahal izango dute ElgoibarKlik plataforman, Txankakua elkarteko bazkide diren ala ez kontuan izan gabe, hala ere, izen-emateak Txankakuaren bidez kudeatuko dituzte.
Izena emateko interesa dtenek Horretarako, izen-emate orria bat bete eta txankakua.elkartea@gmail.com helbidea elektronikora bidali behar dute.
Zalantzak argitzeko telefono bat ere ipini dute: 943 747 301.

∞Lotura duten albisteak: