Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 11 18 gabonetako zuhaitzaGabonetako Erakusleihoen Lehiaketaren lehenengo edizioa jarri du martxan Elgoibarko Udalak, herriko saltokietako kontsumoa sustatu eta Gabonetan zehar kaleak animatzeko asmoz.

Gaia Gabonak izango da, eta merkataritzako eta zerbitzuetako establezimendu guztiek parte hartu ahal izango dute, baldin eta Gabonetako dekorazioa erakusteko ageriko erakusleihoren bat baldin badute. Udalak Gabonetako objektu berbera emango die parte hartzen duten establezimendu guztiei. Objektu hau erakusleihoan egon beharko da, establezimendu bakoitzak diseinatzen duen dekorazioaren artean. Objektua Gabonetako zuhaitz modernoa izango da, argiztatua; eta erakusleihoaren arabera, Udalak egokitzat jotzen duen zuhaitzaren tamaina aukeratuko du. Hiru tamaina izango dira: handia (80 cm-ko altuera), ertaina (60 cm-ko altuera) eta txikia (40 cm-ko altuera).

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek azaroaren 23ra arte izango dute izena-emateko epea, (egun hau barne) 14:00ak arte, eta horretarako, izen-emate orria bete eta e-posta bat bidali beharko da Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera; edo bestela, izen-emate orria hartu eta HAZ bulegoan aurkeztu beharko da (Santa Ana kalea, 2). Abenduaren 9rako erakusleihoak prest egon beharko dira, eta dekorazioa ezin izango da aldatu 2021eko urtarrilaren 6ra arte. Abenduaren 9tik 10era argazkiak aterako dizkiete erakusleiho guztiei Udalaren webgunean jartzeko. Eta, 2020ko abenduaren 12tik 2021eko urtarrilaren 6ra, herritarrek erakusleiho gogokoenei botoak (1-5 puntu emanda) emateko aukera izango dute Elgoibarko Udaleko webgunean.

Epaimahai teknikoak bi sari emango ditu, 300 eurokoa lehenengoa eta 200 eurokoa bigarrena, Txankakuako dendetan gastatzeko. Aurreratu dutenez, epaimahikideek honakoak hartuko dituzte kontuan: erakusleihoaren osaera, modernotasuna, originalitatea, produktua edo zerbitzua bera dekorazioan integratzeko modua, argiztapena edota koloreen konbinazioa. Herritarren botuen bidez emango dute beste sari bat, 100 eurokoa eta bozkatzen duten herritarren artean 50 euroko erosketa bono bat zozkatuko dute.

Ikus hemen lehiaketaren oinarriak -PDF-

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza