Herriko 19 saltokik parte hartuko dute Stock ferian

Barren.eus 2015ko urr. 1a, 06:53

Stock feria antolatu du zapaturako (urriak 3) Txankakuak, Elgoibarko Merkatarien Elkarteak. Herriko 19 saltoki eta zerbitzuk parte hartuko dute guztira azokan.

Stock feria 10:00etatik 14:30ak bitartean egingo dute, Lekueder parkean. Era guztietako merkatariek hartuko dute parte Stock ferian, eta mota guztietako produktuak erosteko aukera egongo da. Jantziak, oinetakoak, pastelak, opariak, e.a.

14:00etan 600 euroko saria zozketatuko dute Txankakuaren saltokietan erosketaren bat egin dutenen artean. Saria eskuratzeko, hori bai, txartel sarituaren jabeak Lekueder bertan egon beharko du zozketa egiten dutenean. (iazko feriako argazkiak)