Ekonomia zirkularreko eta ekintzailetzako tallerra antolatu du Debegesak

Barren.eus 2020ko aza. 17a, 11:30

Debegesa garapen agentziak ekonomia zirkularreko eta ekintzailetzako doako tailer bat antolatu du hogei lagunentzat, Debabarrenean espiritu ekintzailea indartzeko helburuarekin.

WeBring enpresak emango du tailerra eta Bic Gipuzkoak formakuntzako erakunde gonbidatu gisa parte hartuko du.

Ikastaro honek 26 irakastorduko iraupena izango du, sei lanegunetan banatuta: azaroaren 20an hasi eta 30ean amaituko da. Eskolak on-line emango dituzte, 9:00etatik 13:00etara. Antolatzaileek zehaztu dutenez, ikastaroaren helburua da Debabarrenean espiritu ekintzailea indartzea eta ekintzailetzari buruzko ikuspegi orokorra eskaintzea, ekonomia zirkularraren kontzeptua zeharka landuz eta eskualdean dauden baliabideen berri emanez.
Ekonomia zirkularraren esparruan interesa duen edonorentzat da tailer hau, eta honako bost modulu hauek landuko dira:

  1. Modulua: Ekintzaletza eta ekonomia zirkularra
  2. Modulua: Negozioak ekonomia zirkularrerantz bultzatuz
  3. Modulua: Eragina eta erantzukizun soziala
  4. Modulua: Jarduerak eta praktikak
  5. Modulua: Erabilerak

Izena emateko, formulario hau bete behar da.

Ikastaro hau Ermua, Eibar, Elgoibar, Deba eta Mutrikuko udalek sustatu dute eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak lagundu du diruz.