Zerbitzua ematen ari diren Elgoibarko eta Mendaroko ostalarien zerrenda

Barren.eus 2020ko aza. 13a, 13:35

Etxez etxeko zerbitzua edo aldez aurreko hitzordua eskaintzen duten ostalarien zerrenda egin du BARREN aldizkariak ere.

 Joan zen asteko eguenean jakinarazi zuen Eusko Jaurlaritzak ostalaritza itxiko zutela, eta zapatuan sartu zen araua indarrean. Ordutik, etxerako jatekoa prestatzeko baimena bakarrik dute ostalaritzako establezimenduek. Etxeratze agindua ere ordubetez aurreratu zuten, eta orain, 22:00etan etxean egon behar da.
BARREN aldizkaria Elgoibarko zein Mendaroko ostalaritza establezimendu gehienekin harremanetan jarri da eta etxez etxeko zerbitzua edo aldez aurreko hitzordua eskaintzen duten ostalarien zerrenda egin du. Elgoibarko Udalak jarraituko du taula hau eguneratzen eta www.elgoibar.eus atarian argitaratuko du.

2020 11 12 elgoibar Ostalaritza1180 zerrenda barren

∞Lotura duten albisteak: