Elgoibarko ostalariak kalera irten dira tabernen itxieraren kontra protesta egitera

Barren.eus 2020ko aza. 13a, 11:11

Elgoibarko ostalarien sektoreak bat eginda protesta egin du gaur goizean herriko kaleetan. Elkarretaratze jendetsua eta zaratatsua egin dute ostalaritza guneen itxiera salatzeko eta bizi duten egoera larri honen aurrean diru laguntzak eta babes neurriak eskatzeko.

Maalako parkean elkartu dira Elgoibarko ostalariak eta ostalaritzaren inguruan lan egiten duten beharginak, 10:00etan. Auto karabana batek gidatu du herriko kaleetan barrena, 'S.O.S. Ostalaritza' lelopean, egin duten manifestazioa. Zaratatsua izan da, ibilgailuetako klaxonak jo baitituzte eta lapiko jotzea egin dute oinez zihoaztenek. Kalegoen plazara ailegatu direnean, udaletxe aurrean aparkatu dituzte ibilgailuak eta protestariak borobilean batu dira, plaza guztia hartuz. Ordura arteko zarata eten da orduan eta isiltasunean jarraitu du elkarretaratzeak, egoerarekiko duten kezka agertzeko. Eusko Jaurlaritzak ostalaritza ixteko agindua jarri zuen indarrean azaroaren 7an. Ordutik, etxerako jatekoa prestatzeko baimena bakarrik dute ostalaritzako establezimenduek. Jaurlaritzak hartu dituen azken neurri murriztaileen inguruan galde egin die BARRENek ostalariei:

ARGAZKI-BILDUMA: Elgoibarko ostalarien manifestazioa

2020 11 13 ostalarien manifestazioa elgoibar kalegoen panoramika

2020 11 13 ostalarien manifestazioa elgoibar panoramika kalegoen 2

2020 11 13 ostalarien manifestazioa elgoibar errosario

2020 11 13 ostalarien manifestazioa elgoibar gabi pertsiana

2020 11 13 ostalarien manifestazioa elgoibar kalebarren

∞Lotura duten albisteak: