Enpresa txikiei eta autonomoei laguntzeko aholkuolaritza-zerbitzua jarri du martxan Debegesak

Barren.eus 2020ko aza. 9a, 11:48

Autonomoei eta hamar langile baino gutxiago dituzten enpresei zuzendutako aholkularitza zerbitzua abiarazi du Debabarreneko Garapen Agentziak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan. Zerbitzua COVID-19aren pandemiak eragindako zailtasun ekonomikoak dituzten enpresei dago zuzenduta.

Debegesak martxan jarritako aholkularitza zerbitzuaren helburua da enpresa horren egoeraren diagnostikoa egin eta besteak beste, eskura ditzakeen dirulaguntzen edo dirulaguntza-programen berri eman.

Autonomoei eta ETE bakoitzaren egoerara moldatutako arreta pertsonalizatua emango dutela azaldu dute. "Aholkularitza programa honen lehen urratsa autonomo edo ETEaren COVID19aren ondorengoko egoera aztertzea izango da. Horretarako, Gipuzkoako foru aldundiak eta Mondragon Unibertsitateak elkarlanean egindako erremienta erabiliko da diagnosia egiteko. Abiapuntua eta Etorkizuna izena du erramintak eta enpresen egoera aztertu eta radiografia bat egiten laguntzen du".
Etorkizuneko beharrak asetzeko eskuragai dauden dirulaguntzak eta laguntza programen inguruan informazioa ere emango diete eskatzaileei.
Zerbitzua doakoa da eta eskualdeko edozein autonomok zein ETE txikik dauka eskatzeko aukera, Debegesarekin kontaktuan ipinita: ekintzaile@debegesa.eus helbidera idatziz edo telefono honetara deituz: 943 820 110.

2020 11 09 Autonomo eta ETEak aholkularitza zerbitzua debegesa