Ostalaritza bultzatzeko 'On Egin' kanpainaren barruan 2.000 bono gehiago jarriko ditu salgai Udalak

Barren.eus 2020ko aza. 5a, 12:58

“On egin” bonoen kanpaina berria jarri du abian Elgoibarko Udalak, ostalaritzak bizi duen egoera "konplexua" kontuan hartuta, ekonomia eta kontsumoa bultzatzen jarraitzeko helburuarekin. Herriko 28 tabernak hartuko dute parte.

Azaroaren 9tik 12ra bitartean (biak barne) 2.000 bono jarriko dituzte salgai. Sarean erosi ahal izango dira, 19:00etatik aurrera, udaleko web orrian. Zehazki, gehienez 500 ale salduko dira egunean, agortu arte eta aurrekoetan bezala, 8 eurokoak izango dira; Udalak 4 euro jarriko ditu, eta erosleak beste 4 euro. Pertsona bakoitzak 5 bonu erosi ahal izango ditu gehienez.

Ondorengo irudian ikus ditzakezue 'On Egin' bonoen kanpainan parte hartuko duten Elgoibarko tabernen eta jatetxeen zerrenda:

2020 11 05 on egin bonoak elgoibar Tabernen zerrenda

∞Lotura duten albisteak: