Elgoibarko artisauen azoka egingo dute zapatuan Maalako parkean

Barren.eus 2020ko urr. 14a, 12:55

ArTalde Elgoibarko Artisauen Elkarteak azoka egingo du urriaren 17an, zapatuan, Maalako parkean. Herritarren segurtasuna bermatzeko hainbat neurri hartu dituzte antolatzaileek.

Aurten elkarteko sei kidek (azkenengo azokan hamahiru izan ziren) hartuko dute parte azokan: Magi (bitxiak), Zu + Ni (oihalak), Bitxi-bitxi (bitxiak), Xarlem Creations (bitxiak eta oihalak), Ana Mosacula (xaboiak) eta Team Andcarte (egurra). 10:00etatik 14:00etara egongo dira artisauak euren produktuak saltzen. 

Koronabirusaren pandemia dela eta, herritarren segurtasuna bermatzeko hainbat neurri hartu dituzte. Azokako postuak bisitatzeko norabide bakarra egongo da, erosleek eskuak garbitu beharko dituzte edozein postutara gerturatzeko, eta saltzaile bakoitzak bezero bakarra edo familia unitate bereko kideak soilik artatu ahal izango ditu une bakoitzean.