Langabeziak beheranzko joera hartu du irailean Elgoibarren, eta eskualdean

Barren.eus 2020ko urr. 8a, 14:09

Debabarrenako herri guztietan jaitsi egin da langabezia irailean, azken hilabeteetako goranzko joerari amaiera emanez. Elgoibarren 620 langabe zenbatu dituzte irailean, abuztuan baino 10 gutxiago.

 Lanbidek emandako datuen arabera, abuztutik irailera bitartean 0,43 puntu jaitsi da langabezia tasa Debabarrena eskualdean. Guztira 3.390 langabe daude Debabarrenan, aurreko hilabetean baino 113 gutxiago. Elgoibarren 620 langabe daude (630 abuztuan) eta 101 Mendaron (102 abuztuan). Elgoibarko langabezia tasa %11,21ekoa da eta Mendarokoa %10,21ekoa.

Elgoibar zein Mendaroko langabezia tasa Gipuzkoakoaren (%11,2) parean dago, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako batez bestekoaren (%13,5) azpitik. Debabarreneko batez bestekoa, berriz, %12,81 da.

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak 144.758 langabe erregistratu ditu irailean bere bulegoetan. Irailean 1.692 langabe gutxiago daude, hau da, % 1,16 gutxiago. Hilabete honetako langabeziaren bilakaera "krisirik gabeko urteetako epe bereko bilakaeraren antzekoa" dela nabarmendu dute Lanbideko arduradunek. Ildo beretik, zehaztu dute 2020ko otsailean baino 29.211 langabe gehiago zenbatu dituztela, hau da, Covid19aren pandemia hasi zen unean. Datuoi erreparatuta, pandemiak lan merkatuan udaberrian izan zuen inpaktua urteko azken zatian zuzentzea espero dute.

IRAILA Langabeak Langabezia-tasa
Elgoibar 620 %11,21
Mendaro 101 %10,21
Eibar 1.918 %15,05
Deba 221 %8,29
Mutriku 237 %8,91
Soraluze 293 %15,64
Debabarrena 3.390 %12,81
ABUZTUA Langabeak Langabezia-tasa
Elgoibar 630 %11,39
Mendaro 102 %10,31
Eibar 1.993 %15,64
Deba 223 %8,,37
Mutriku 251 %9,43
Soraluze 304 %16,22
Debabarrena 3.503 %13,24
UZTAILA Langabeak Langabezia-tasa
Elgoibar 621 %11,23
Mendaro 97 %9,81
Eibar 1.930 %15,15
Deba 221 %8,29
Mutriku 259 %9,73
Soraluze 303 %16,17
Debabarrena 3.431 %12,97
EKAINA Langabeak Langabezia-tasa
Elgoibar 591 %10,69
Mendaro 97 %9,81
Eibar 1.946 %15,57
Deba 231 %8,67
Mutriku 263 %9,88
Soraluze 301 %16,06
Debabarrena 3.467 %13,10
MAIATZA Langabeak Langabezia-tasa
Soraluze 289 %15,42
Eibar 1.926 %15,27
Elgoibar 589 %10,65
Mutriku 257 %9,66
Mendaro 94 %9,50
Deba 220 %8,26
Debabarrena 3.395 %12,83
APIRILA Langabeak Langabezia-tasa
Eibar 1.883 %14,78
Deba 214 %8,03
Elgoibar 578 %10,45
Mendaro 97 %9,81
Mutriku 250 %9,39
Soraluze 280 %14,94
Debabarrena 3.302 %12,48
MARTXOA Langabeak Langabezia-tasa
Eibar 1.742 %13,67
Deba 201 %7,54
Elgoibar 550 %9,95
Mendaro 82 %8,29
Mutriku 237 %8,91
Soraluze 259 %13,82
Debabarrena 3.071 %11,61
OTSAILA Langabeak Langabezia-tasa
Eibar 1.591 %12,49
Deba 182 %6,83
Elgoibar 525 %9,49
Mendaro 78 %7,89
Mutriku 236 %8,87
Soraluze 241 %2,86
Debabarrena 2.853 %10,78