Stock Kale Azokan zozketatutako 100 euroko erosketa bonoak irabazi dituzte hiru herritarrek

Barren.eus 2020ko urr. 6a, 12:02

Eguraldi euritsuak eta hotzak gehiegi lagundu ez arren, Txankakuako merkatariek denden atarietara atera zituzten produktuak asteburuan egin zuten Stock Kale Azokan.

Txankakuako 23 merkatarik hartu zuten parte barikuan eta zapatuan egin zuten Stock Kale Azokan. Maalako parkean egin izan dute azken urteetan, baina jende pilaketak sahiesteko asmoz, aurten denden atarietara atera zituzten euren salgaiak.

Ekimen hau herriko ekonomia suspertzeko ekintzen barruan sartu du Udalak eta erosketak egin zituztenen artean 100 euroko hiru erosketa bono zozkatu zituzten. Txankakuako arduradunek astelehenean egin zuten zozketa, eta dagoeneko agertu dira irabazleak: Esther Irigoyen, Angel Gil eta Beatriz Aguirre (*argazkian ez dago).

2020 10 05 txankakua stock kale azoka

2020 10 05 txankakua stock kale azoka errosario

∞Lotura duten albisteak: