2021erako udal zergak eta tasak izoztea onartu du Elgoibarko Udalbatzaren osoko bilkurak

Barren.eus 2020ko urr. 1a, 13:26

Covid19ak sortutako osasun eta ekonomia krisi egoeraren aurrean, 2021erako herritarren presio fiskala lasaitu nahi izan du Elgoibarko Udalak, eta datorren urterako udal zergak eta tasak izoztea erabaki zuten eguazteneko Osoko Bilkuran.

Zaborren tasaren gainean, salbuespen bat ere egongo da. Orokorrean zaborraren tasa izoztu egingo dute, baina kasu batzuetan jaitsi ere egingo dute: Bost langile arteko lantoki, denda, zerbitzu taberna edo jatetxeek %5eko jaitsiera izango dute zaborraren gaineko tasan. Erabaki horrek 19.000 euroan txikituko ditu Udalaren diru-sarrerak, baina herriko jarduera ekonomikoa babestearen alde hartu dute erabakia, "negozio, enpresa eta zerbitzu txikiak direlako herriari bizitza ematen diotenak", zehaztu zuten". EAJk nabarmendu zuen azken legealdietan egin duten kudeaketa "arduratsuari eta eraginkorrari" esker, Udalaren finantzaegoera "osasuntsua" dela, eta orain datorren krisi egoeran gerrikoa estutu ahal izango dutela elgoibartarren mesedetan. "Beti moduan egingo dugu, gastuaren eta diru-sarreren kontrol zehatza eginez, baliabide publikoak mugatuak direlako eta zorroztasun osoz kudeatu beharrekoak, are gehiago krisi garaian".

∞Lotura duten albisteak: