Denda bakoitzaren kanpoan egongo dira Stock azokako postuak

Barren.eus 2020ko ira. 29a, 11:14

Koronabirusaren krisiak baldintzatutakoa izango da Txankakuak barikurako eta zapaturako antolatu duen Stock Kale Azoka. Ez da Maalako parkean izango, jende pilaketak sahiesteko asmoz denda bakoitzaren kanpoan jarriko baitituzte postuak.

Aldatuko ez dena, baina, Stock azokaren izaera da: herritarrek maukak eta denboraldiz kanpoko produktuak prezio baxuagoetan eskuratzeko aukera izango dute. Txankakua merkatari elkarteko 23 merkatarik hartuko dute parte Stock Kale Azokan. Herritarren segurtasuna bermatze aldera, denden kanpoaldean jarriko dituzte postuak. Barikuan ea zapatuan, urriaren 2an eta 3an izango da, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etik a 20:00etara. Txankakuako maskotak ere ibiliko dira kaleetatik, piruletak eta globoak oparitzen. 

 • 300 euroren zozketa
Erosketa txekeen zozketa izaten da Stock Azokaren unerik arrakastatsuenetarikoa. Maalan egin izan dutenetan jendetza batzen zen, ezinbestekoa baitzen zozketa unean Maalan egotea saria jaso ahal izateko. Oraingoan ere egingo dute zozketa, 100 euroko hiru erosketa txeke, hain zuzen ere. Stock Kale Azokan eginiko erosketa bakoitzeko, denda bakoitzak txartel bat emango dio bezeroari, zozketan parte har dezan. Astelehenean jakinaraziko dituzte irabazleak.

  • Honako merkatariek hartuko dute parte Stock Kale Azokan: Arauri Lurrindegia, Bizkor Bizikletak, Casa Astigarraga, Ecenarro Merzeria, Ene Bada, Farmazabal, Federopticos Ikus, Ferpi jantzidenda, G & M jantzi-denda, Garate jantzi-denda, Goiara Drogueria, Ipintza Margoak, Iria Moda, Iriondo Altzariak, Iriondo Kirolak, Lagunak Koltxoidenda, Lete, Moma jantzi-denda, Nalai Oinetakoak, Olaia Martinez Estetika Zentroa, Pitxintxu, Sara jantzi-denda eta Uzuri Optika.

∞Lotura duten albisteak:

2020 09 29 stok kale azoka kartela txankakua