9:00etatik aurrera, beraz, Lizundia Txabola eta Basartesoroeta (Basueta) baserrietako produktuak erosteko aukera egongo da. Horrez gain, Gazta Azoka ere egingo dute oraingoan. Debabarreneko lau gaztagile etorriko dira: Soraluzeko Egotza baserria (Ahuntz gazta), Eibarko Sosola baserria (Ardi Gazta ekologikoa), Mallabiko Axeleku baserria (Behi gazta) eta Mutrikuko Goienetxe baserria (Ardi gazta). 9:00etatik 13:00etara egongo da gazta erosteko aukera.