Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 09 30 perseverance eta helikop AVS NASA EFE 22186170a1"Perseverance" izena duen rover espazio-ibilgailua jaurti du NASAk, gaur, Cañaveral lurmuturretik (Florida, AEB), Marten inoiz bizirik izan den aztertuko duen 'Mars 2020' misioaren barruan. Perseverance ibilgailuaren zazpi zatietatik bi diseinatu ditu Elgoibarko AVS enpresak.

Perseverance ibilgailuak 1.043 kilo pisatzen du, eta hiru metro luze eta bi metro baino gehiago zabal da. Marte aztertzeko goi-mailako teknologia duten zazpi instrumentu ditu eta horietako bi Elgoibarko AVS (Added Value Solutions) enpresak egin ditu. Ibilgailuak jasoko dituen lagin geologikoak aztertuko ditu batek, eta ibilgailuak daraman MEDA tresnako haizea neurtzeko sentsoreak ere AVSk diseinatu eta garatu, ditu Marteko haizea zehatz neurtzeko. Berebiziko garrantzia izango dute haizearen neurketa horiek Martera bidaliko dituzten hurrengo tripulatutako misioetan, lur hartzerakoan kontuan hartu beharreko kondizio atmosferiokoak ezagutzeko funtsezkoa izango baitira. Perseverance ibilgailuak 23 kamera ditu, eta estreinakoz hartuko dituzte planeta gorriko irudiak, koloretan eta 3Dan. Era berean, kamera horiek hartutako irudiei esker, Elgoibarren diseinatu eta ekoitzitako instrumentuak lanean ikusteko aukera izango dute AVSko arduradunek. Horretarako, baina, urtebete inguru itxaron beharko dute.

2020 07 30 suziriaren aireratzea EeLAs2BUYAgF1Ng NASA

 • Otsailaren 18an ailegatuko da Martera
Izan ere, gaur hasi den NASAren Mars 2020 misioaren bidaia ez da motza izango. Cañaveral lurmuturretik (Florida, AEB) jaurti dute gaur, 07:50ean, Perseverance daraman Atlas V suziria. 500 milioi kilometrotik gorako bidaia egin beharko du planeta gorriraino, eta 2021eko otsailaren 18an lurreratuko dela Marten aurreikusten dute. "Ez da erraza, eta arrakasta lortu ezin izateko arrisku handia dago. Hori esanda, badakigu nola lurreratu Marten. Izan ere, zortzigarren aldia da honakoa, beraz, esperientzia dugu horretan", azaldu dute NASAko arduradunek. Azterketa eta ikerketa lanak egin eta gero, 2026. urtean itzuliko da Lurrera Perseverance ibilgailua.
Marten biziaren arrastoak aurkitzea da NASAren misio honen helburua. Perseverance ibilgailuak 687 egun inguru pasatuko ditu Marteko gainazalean mikrobioen bizi hondarrak bilatzen. Han bildutako laginak Lurrera ere ekarriko ditu, hemen azter ditzaten.
NASAk bizileku iraunkorrak sortu nahi ditu Ilargian eta Marten, eta, Mars 2020 misioarekin, gizakiak planeta gorrian bizi daitezkeen aztertzeko lehen urratsa egingo du. NASAren ondorengo bideoan ikus daiteke Perseverance ibilgailuan batu duten teknologia guztia.

AVSko Espazio Ataleko zuzendari Cristina Ortega Juaristik azaltzen du Perceverance ibilgailurako garatu duten teknologia, EITBko bideo honetan

∞ Lotura duten albisteak:

  AVSri buruzko erreportajea BARREN aldizkariaren 994. zenbakian (PDF)

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza