Ostalaritza suspertzeko 'Elgoibar on egin!' bonoak internetez eskuratu ahal izango dira aurrerantzean

Barren.eus 2020ko eka. 30a, 13:12

Ekainaren 17an salmentan jarritako merkataritzako 3.000 bonoak agortu dira, baina oraindik badago aukera ostalaritzako bonoak eskuratzeko. Alabaina, erosketa baldintzak aldatu direla ohartarazi du Elgoibarko Udalak.

Merkataritza bonoen bigarren kanpaina eta ostalaritza bonoen aurrenekoa jarri zituen abian Elgoibarko Udalak, joan den ekainaren 17an, tokiko kontsumoa bultzatu eta Elgoibarko familien ekonomia arintzen laguntzeko helburuarekin. Merkataritzako zein ostalaritzako bonoak internet bidez eskuratzeko epea ekainaren 24an amaitu zen. Merkataritzako 3.000 bonoak agortu egin dira baina ostalaritzako “Elgoibar On Egin” bonoak telematikoki saltzen jarraitzea erabaki du Udalak, izan ere, salmentan ipinitako 3.000 bonoetatik 1.247 oraindik saltzeke daude. 

 • On-line bakarrik eros daitezke
Hori dela eta, herritarrek ostalaritzako bonoak erosten jarraitzeko aukera izango dute, on-line salduko dira bakarrik (hemen eros daitezke), baina baldintzak aldatu egin dira. Orain, pertsona bakoitzak 12 bono eskuratzeko aukera izango du. Aldez aurretik erosi dutenek, beste 10 bonu eros ditzakete. Honez gain, ordutegia erabat malgutuko da, edozein ordutan erosi ahalko baitira. Webgunea zabalik egongo da bonoak agortu arte. Hori bai, ezinbestekoa izango da eroslea Elgoibarren erroldatuta egotea. Erosleek bonoak etxean jasoko dituzte korreo zertifikatu bidez eta abuztuaren 31ra arteko epea izango dute gastatzeko.
Guztira 22 taberna eta jatetxe batu dira Elgoibar on egin! kanpainara. Hona zerrenda:

  • Ametsa
  • Asador Ibaiondo
  • Aterpe Taberna
  • Bar Malape
  • Belaustegi Baserria
  • Derry Taberna
  • Doner Kebap
  • El Gautxo
  • Gabi Jatetxea
  • Iturri Taberna
  • Jai Alai
  • King Kong Kafetegia
  • Kultur Kafea
  • Lanbroa
  • Maala
  • Mahats Ardotegia
  • Otzak Kafetegia
  • Pizzeria Salento
  • Restaurante Olaso Jatetxea
  • Restaurante Sigma Jatetxea
  • Restaurante Txarriduna Jatetxea
  • Tantaka Taberna

 

∞Lotura duten albisteak: