Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 06 12 tabernarientzako bonoak ibaiondo maskaragazBi bono kanpaina jarriko ditu abian Elgoibarko Udalak datorren eguaztenean, ekainaren 17an. Batetik, 3.000 bono jarriko dituzte salgai herriko merkataritza dinamizatzeko bigarren bono kanpainaren barruan; eta, beste 3.000 bono, ostalaritza suspertzeko “Elgoibar On Egin” bono-kanpainan. Oraingoan bonoak erosteko bi modu egongo dira: telematikoki eta aurrez aurre.

Merkataritza sustatzeko lehen bono kanpainak izan duen "arrakastaren" ondoren, Elgoibarko Udalak herritarrentzako merkataritza bonoen bigarren kanpaina eta ostalaritza bonoen lehen kanpaina jarriko ditu abian datorren astean, asteazkenetik aurrera. Horretarako, 57.000 euro bideratuko ditu.

Guztira 6.000 bonu jarriko dituzte salgai, tokiko kontsumoa bultzatzeko eta Elgoibarko familien ekonomia arintzen laguntzeko helburuarekin. “Ekimen honi esker, Elgoibarko denda, zerbitzu-sektorea eta ostalaritza sustatzeaz gain, herritarrek ere onura jasoko dute, herriko zerbitzu, dendetan, taberna eta jantokietan kontsumitzeko erosiko dituzten bonoen balioa bikoiztu egingo dugulako Udaletik jartzen dugun diruari esker”, esan du Ane Beitia alkateak.
Beitiak gogorarazi du ekimen hau lankidetzatik eta inplikatutako eragile guztiekin azken hilabeteetan egindako bileretatik sortu dela. Horregatik, adierazi du Elgoibarko herritar guztien elkartasuna, parte-hartzea eta inplikazioa funtsezkoak izango direla “guztiok nahi dugun Elgoibar Bizi-Bizixa” berriro martxan jartzeko.
 • Non eta nola erosi bonuak
Merkatariza eta zerbitzu bonu bakoitzak 15 euroko prezioa izango du eta Udalak beste 15 euro gehituko ditu; beraz, azken balioa 30 eurokoa izango da. Pertsona bakoitzak gehienez ere bi bono eskuratu ahal izango ditu (NAN bakoitzeko bi bono, pertsona bat bost NANekin hurbildu daiteke gehienez) eta gutxienez 14 urte beteak izan beharko ditu. Bonu horiek iraungitze-data izango dute, uztailaren 31ra arte trukatu ahal izango baitira. Orain arte, 94 establezimendu atxiki dira ekimenera. Bonuak kanpainari atxikitako edozein saltoki edo zerbitzutan kontsumitu ahal izango dira.
“Lehenengo bonuen salmentan kudeaketa, urtero era bikain batetan saltzen dituen Txankakua elkarteari eman zitzaion. Ez dute inoiz arazorik izan eta 1.000 bonu saltzeko, 2-3 aste behar izaten zituzten. Bagenekien oraingoa berezia izango zela eta hori aurreikusita Udaletik lau pertsona desberdin joan ziren laguntzera. Baina ondoren ikusi zenez, urtetako Txankakuako bonu salmenta sistema ez zen egokiena izan. Herrritarren arrera ikusgarria izan baitzen”, adierazi du Atsegin Uzuriaga zinegotziak.

2020 06 12 bonoak merkataritza ilarak
 • Hogei taberna eta jatetxe batu dira bono kanpainara
Ostalaritzako bonu bakoitzak 4 euroko prezioa izango du eta Udalak beste 4 euro gehituko ditu; beraz, azken balioa 8 eurokoa izango da. Pertsona bakoitzak gehienez ere 2 bonu eskuratu ahal izango ditu (NAN bakoitzeko 2 bonu, pertsona bat 5 NANekin hurbildu daiteke gehienez) eta abuztuaren 31arte egongo dira indarrean. Orain arte 20 taberna eta jatetxe atxikitu dira.
 • Bonoak erosteko bi modu: telematikoki eta aurrez aurre
Oraingoan bonuak bai merkataritza eta zerbitzuetakoak, bai ostalaritzakoak bi eratara eros daitezke. Telematikoki (arratsaldeko 17:00etatik aurrera) eta aurrez aurre Santa Ana kaleko HAZn (7:30etatik 15:30ak arte). Hitzorduak gehienez 10 minutukoak izango dira. Kreditu txartela ere erabili ahal izango da erosketa egiteko.
Bonuen erdiak bitarteko telematikoen bidez erosi ahal izango dira, bai merkatari eta zerbitzuen kasuan (1.500 bonu), bai ostalarien “Elgoibar On Egin” bonuen kasuan ere (1.500 bonu guztira). Ekainaren 19tik 24ra bitartean (biak barne) eskuratu ahal izango dira. Bi kasuetan, egun bakoitzean, 250 bonu jarriko dira salmentan internet bidez.

Aurrez aurreko salmentari dagokionez, pertsona bakoitzak, gehienez ere, 5 NAN edo AIZ ekarri ahal izango ditu. NAN edo AIZ agiriak jatorrizkoak edo fotokopiak izan beharko dira, edo bestela, agiri horien argazkiak, aurretik eta atzetik ateratakoak. Aurrez aurreko erosketa HAZn egingo da. Bertaratuko den jende kopurua aurretiazko hitzorduaren bidez kontrolatuko da, eta gehienez ere, 200 bonu salduko dira egunean. Hitzordu bakoitzak egun eta ordu jakin batzuk ditu, eguna edo ordua igaroz gero, ez da inor hartuko.

Hitzordua hartzeko epea ekainaren 15etik aurrera zabalduko da, udaletxean bertan, horretarako postu bat jarriko da atarian.
Merkataritza eta zerbitzuen kasuan, 1.000 bonu gordeko dira aurreko deialdian bonurik erosi ezin izan zuten pertsonentzat. Ekainaren 17a eta 18a erreserbatu dira beraientzat. Herritar hauentzako, ekainaren 15ean udaletxeko atarian mahai bat ipiniko da eta ekainaren 17rako hitzorduak emango dira, 7:30etan hasita. Ekainaren 16an aldiz, ekainaren 18rako hitzorduak emango dira. Bi egun hauek, telematikoki ere, beraientzat erreserbatuta egongo dira.
Maiatzaren amaieran saldu ziren lehen txandako bonuen iraungitze-data ekainaren 14a dela gogora ekarri dute Udal arduradunek.

2020 06 12 ostalaritza bonoa elgoibar udala kartela 2020 06 12 bonoak merkataritza elgoibar udala kartela


 • Urte eta erdian ia 600.000 euroko eragina zerbitzu eta dendetan
Udalak herritarrak udalerrian erostera animatu nahi ditu. Horregatik, aurten 175.000 euro bideratuko ditu bonuen kanpainak abian jartzeko, nahiz eta kalkulatu dutenez proiektuaren benetako eragin ekonomikoa 350.0000 eurokoa izango den 2020an eta 240.000 eurokoa datorren urtean.
Saltokietarako eta zerbitzuen sektorerako bonoez gain, Udalak ostalaritzarako bonuak ere sortu ditu. 25.000 euroko aurrekontu-partida erreserbatu dute ostalaritzako establezimendu guztiak ireki eta guztientzako berme eta aukera berdinak eskaintzen direnean, egun osoan fluxu ekonomikoa sortuko duten bonuak banatzeko.
Era berean, Udalak garrantzitsutzat jotzen du Elgoibarko kaleak berpiztea, eta horregatik, aurten 80.000 euroko diru partida aurreikusten du (40.000 saltoki eta zerbitzuetarako eta 40.000 ostalarientzat) kaleak dinamizatzeko. Horrez gain, 80.000 euroko beste partida bat erreserbatuko du 2021erako, eta gainera, beste 30.000 euro jarriko ditu dendetako sarrerak eta erakusleihoak apaintzeko.
Gobernu taldeak adierazi du, datozen asteetan, Elgoibar suspertzeko udal planean jasotako laguntza ekimen berriak jarriko direla abian, tokiko ekonomia babesten jarraitzeko helburuarekin.

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza